XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anitzetan, erudito usaieko jaun oiek ba dute tinta eta astia alperrik galtzen ibiltzeko gogoa, alajaiña!.

Ez zenuke siñistuko zenbat eztabaida eta sesio izan diren lerro motx oiek direla-ta.

XIX gn. gizaldira arte beti pentsatu izan da Papias-ek (edo Joan presbiteruak) emen aipatzen duen Mateoren liburua, gure lehenbiziko ebanjelioa dela.

Baiña 1832-ko urrillean Ikus Ricciotti, Vida de Jesucristo, n. p. 152 , Schleiermacher-i gogoak eman zion hori ez zela ala esatea; Papias-en itzak beste idazki bati buruz direla esanak.

Arrazoiak? Papiasek dionez, Mateok Jaunaren itzak (tà lógia) idatzi zituen; beraz, Jesusen itzak edo esanak bakar bakarrik aurkitzen ziran Mateoren idazkian.

Mateoren izenarekin zabaldu den ebanjelioak, berriz, ez Jesusen esanak bakarrik, baita egiñak ere ba dakarzki.

Beraz, gaur ezagutzen den bezala, ez da jatorra; Jesusen itzaldi eta esanez gaiñera, gertaerez ere borobildua dagoen ezkero.

Zer balio du arrazoi onek? Utsa; lógia itzak, jatorriari edo sustraiari begiratuaz, esanak, itzak edo esaerak signifikatzen du, bai, baiña izketa arruntean dena adierazteko erabiltzen da, ots, esanak eta egiñak, itzak eta gertaerak.

Labur: presuna baten bizitza osoa.

Guztiok dakigun bezala, gauza bat da itz batek, bere etorrerari begiratuta, duen adiera edo signifikantza, eta beste bat gero, eguneroko erabilkeran, artu duen plegua eta makurtasuna.

Eta hori ala dela ikusteko, Papiasek berak Markosi buruz esan diguna ber-ikusi besterik ez dago.

Sermonum Domini historiam = jaunaren itzen kondaira esaten du an ere; baiña kondaira ortan zetorrena zer zan? Ez itzak bakarrik, noski: quae a Domino aut dicta aut gesta fuerant = Jaunak esandakoak eta egindakoak...

Antziñate osoak beti uste izan du Papiasek pasarte ortan diona gure lehenbiziko ebanjelioari buruz esana dela, eta Schleiermacherek usnatu duen beste liburu hori ez da iñundik agiri.

Mateok hebreoz (arameoz izango zan, noski) idatzi zuela bere ebanjelioa: hori esaten digu Joan presbiteruak (...).